XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. BASERRITIK FABRIKETARA

BIZITZA FABRIKETAN

Ez du oso erosoa izan behar bizitzak fabriketan.

Dena den bata besteetatik bereizi egin beharko genuke, baina Euskal Herrian ugarien diren fabriketan, Siderurgikoak, metalurgikoak, kimikoak, etxegintzako lana... abarrotsa, zikinkeria, arriskua, gaueko lana eta desplazamenduak, ezaugarri arruntak dira.

Horrek fabriketako egoera ez dela atsegingarria izango pentsatzera bultzatzen gaitu.

Langileek soldata baten truke egiten dute lan fabriketan; langile batzuk fabrika bertan produktuak alde batetik bestera garraiatzen aritzen dira, besteak makinetan, eta beste batzuk bulegoetan.

Langileek beren interesak gordetzeko elkartu eta sindikatuak eratzen dituzte.

Ugazabak ere ugazaba-erkidegoetan eratzen dira.

Langile eta ugazaben artean gatazkak sortzen dira, eta horietako batzuk langileak grebara daramatzate.

Langabeziaren aurkako borroka eta soldata egoki baten lorpena, gaur egun langilea gehien kezkatzen dituen bi arazoak dira.

- Erabil itzazu egunkariak.

- Moztu itzazu gai honetan aipatutako arazoei buruzko albisteak.

- Komenta itzazue taldeka aurreko albiste batzuk eta ikasgelan azaldu.